Orain, Google Meet da Google Duo.
Lortu informazio gehiago

Denentzako bideodeiak eta bilerak.

Google Meet-ek bideodei eta dei seguruak eta kalitate handikoak eskaintzen dizkie denei, gailu guztietan.

Aurkezpen-irudia

Egin bilerak segurtasun osoz

Google-k erabiltzen dituen segurtasun-neurri berak erabiltzen ditu Meet-ek zure informazioa eta pribatutasuna babesteko. Meet-eko bideo-konferentziak enkriptatu egiten dira bidaltze-prozesuan, eta gure askotariko segurtasun-neurriak etengabe eguneratzen dira, babes-maila handiagoa izateko.

Egin bilerak segurtasun osoz

Egin bilerak edonon zaudela ere

Elkartu talde osoa Google Meet-en negozio-proposamen bat aurkezteko, kimikako lanetan elkarlanean jarduteko edo aurrez aurre elkarren berri emateko.

Enpresek, ikastetxeek eta bestelako erakundeek bilerak zuzenean igor ditzakete domeinuko 100.000 ikuslerentzat.

Zer da Google Meet?

Egin bilerak edozein gailuren bidez, edonon

Gonbidatuak ordenagailuaren bidez sar daitezke, edozein web-arakatzaile moderno erabilita. Ez da instalatu behar softwarerik. Gailu mugikorretan, Google Meet aplikazioaren bidez sar daitezke. Google Nest Hub Max ere erabil dezakete bileretan eta deietan sartzeko.

Egin bilerak edozein gailutan

Egin bilera argiak

Google Meet sarearen abiadurara egokitzen da eta bideo-deiak kalitate handikoak direla ziurtatzen du, edonon zaudela ere. Adimen artifizialeko doikuntza berriei esker, deiak argiagoak dira, inguruan zarata handia badago ere.

Egin bilera argiak

Egin bilerak edozeinekin

Google-ren ahots-hautematearen teknologiaren bidez sortutako istanteko azpitituluei esker, bilerak erabilerrazagoak dira Google Meet-ekin. Ama-hizkuntza ingelesa ez duten parte-hartzaileentzat, entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat edo kafetegi zaratatsuetan daudenentzat, istanteko azpitituluekin errazagoa da bileraren hariari jarraitzea. Ingelesez soilik daude erabilgarri azpitituluak.

Egin bilerak edozeinekin
Egon konektatuta

Egon konektatuta

Programatzeko eta grabatzeko modu errazari eta diseinu doigarriari esker, jendea parte-hartzaileagoa izaten da eta konektatuta mantentzen da.

Parte-hartzaileekin pantaila partekatzea

Partekatu pantaila

Aurkeztu dokumentuak, diapositibak eta kalkulu-orriak pantaila osoa edo leiho bat soilik partekatuz.

Antolatu bilerak

Antolatu bilera handiak

Gonbidatu erakundeko edo kanpoko 500 parte-hartzaile bilera batera.

Sartu telefonotik

Sartu telefonotik

Erabili Google Meet aplikazioa bideo-dei batean sartzeko, edo sartu audioarekin bakarrik bileraren gonbidapenean agertzen den zenbakira deituta.

Hartu kontrola

Hartu kontrola

Bilerak seguruak dira modu lehenetsian. Jabeek kontrolatzen dute nor sar daitekeen bileran; bileraren jabeak onartutako pertsonak soilik sar daitezke.

Igorri gertaerak

Igorri erakundeko gertaerak

Igorri zuzenean udalbatzarrak edo salmenta-sailaren bilerak zure domeinuko 100.000 ikuslerentzat.

Enpresa garrantzitsuenek uste osoa dute Google Meet-engan

Colgate-Palmolive
GANT
BBVAren logotipoa
Salesforce-ren logotipoa
AIRBUS-en logotipoa
Twitter-en logotipoa
Whirlpool
PWCren logotipoa

Galdera garrantzitsuenak

Zein da Google Hangouts-en, Hangouts Meet-en eta Google Meet-en arteko desberdintasuna?

Hangouts Meet-en eta Hangouts Chat-en izenak Google Meet eta Google Chat izatera pasatu ziren 2020ko apirilean. 2019an iragarri genuen Meet eta Chat produktu berrietara migratuko genituela Hangouts-en bertsio klasikoaren erabiltzaile guztiak. Erabiltzaile guztiei enpresa-mailako bideokonferentziak egiteko aukera eskaintzeko, Google Meet-en gasturik gabeko bertsio bat aurkeztu genuen 2020ko maiatzean.

Segurua al da Google Meet?

Bai. Meet-ek Google Cloud-en azpiegitura segurua erabiltzen du zure datuak eta pribatutasuna babesteko. Pribatutasuna zaintzeko konpromisoari, erabilera okerren aurkako neurriei eta datuak babesteko moduari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan hona.

Kanpoko parte-hartzaileak sar daitezke deian?

Bai, noski. Google Meet-en gasturik gabeko bertsioa erabiliz gero, parte-hartzaile guztiek Google-ko kontu batekin hasi beharko dute saioa bileran sartzeko. Laneko helbide elektronikoarekin edo helbide elektroniko pertsonalarekin sor dezakezu Google-ko kontua.

Google Workspace-ren bezeroek, bilera bat sortu ondoren, edozein pertsonari bidal diezaiokete bileran sartzeko gonbidapena, Google-ko konturik ez badu ere. Bileraren esteka edo IDa parte-hartzaile guztiekin partekatu besterik ez dute.

Zenbat balio du Google Meet-ek?

Google-ko kontu bat duten pertsona guztiek aukera dute bideobilera bat sortu, 100 parte-hartzaile gonbidatu eta 60 minutura arteko bilerak egiteko, ezer ordaindu gabe.

Telefono bidez parte hartzeko nazioarteko zenbakiak, bilerak grabatzeko aukera, zuzeneko igorpena, administratzaile-ezarpenak eta beste eginbide gehigarri batzuk lortzeko, ikusi planak eta prezioak.

Google Meet-eko estekak iraungi egiten al dira?

Bilera bakoitzari bilera-kode esklusibo bat esleitzen zaio, eta haren iraungitze-denbora bilera sortzeko erabili den Workspace-ren produktuaren araberakoa da. Lortu informazio gehiago hemen/a>.

Google Meet bateragarria al da nire industriaren baldintzekin?

Erakunde independente batek segurtasunarekin, pribatutasunarekin eta arauak gordetzearekin loturiko kontrolak egiten dizkie noizbehinka gure produktuei, Google Meet barne. Horri esker, ziurtagiriak, arauak gordetzearen aitormenak edo auditoretza-txostenak jaso ditugu munduko hainbat herrialdetan. Gure ziurtagirien eta aitormenen zerrenda osoa ikusteko, joan hona.

Nire erakundeak Google Workspace erabiltzen du. Zergatik ez dut ikusten Google Meet Calendar-en?

IKT saileko administratzaileek kontrolatzen dituzte Google Workspace-ren ezarpenak, hala nola Google Calendar-eko bideo-konferentziak egiteko zerbitzu lehenetsia Google Meet den ala ez. Zure erakundean Google Meet aktibatzeko argibideak lortzeko, joan Google Workspace-ko administratzaileentzako laguntza-zentrora.